XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Islandia, azken babeslekua... Erik, Thorvald-en semea, Asvald-en semea, Ulf-en semea, egun zoriontsuak bizitzen ari zen Norvegiako Jaederen-go lurraldean.

Bere tximak, urtxintxaren ileak bezain gorriak, Erik Gorriaren goitizena eman zion.

Hautzaroaren hasieratik, eideren eta kaioen arraultzen bila trokak igotzen zituen, gezi-uztaiaz tiratzen zuen, fiord-eko ur hotzetan bainatzen zen, eta xakean jokatzen zuen.

Neguan, irristailua eta skia erabiltzen zituen.

Giro ona zegoenean, Eiolf bere adiskidea trebatzen zuen ahitu arte lasterketan aldapetan zehar.

Baina Norvegiako bizimodu hau laster amaituko zen.

Thorvald Erik-en aitak gizon bat erahil zuen, eta hango Thing-ek behin betirako erbesteratze epaia eman zion.

Bere itsasuntzian familia, morroiak eta abereak hartu, eta bela zabalduz, 961.eko udaberriko egun batetan itsasoratu zen.

Islandiarantz, zeharo mendebaldera.

Su eta izotzezko lurralde hau lau mende aurrerago aurkitu zuen Flocki zelako batek.

Norvegiako nekazariak haranik onenetan kokatu eta ugaldu ziren.

Beraiek baino lehenago beste askok bezala, Thorvald eta Erik-ek Norvegia utzi zuten berriz itzultzeko itxaropenik gabe.